Anaitasuna, Lagun Onak eta Agiro mendi klubek nahiz Sokaitz eskalda taldeak atxikimendua adierazi diote Euskal Herria Bizirikek deitutako manifestazioari. Mobilizazio horretan, erakundeak larrialdi ekologikoaren aurrean hartzen ari diren neurriak salatu ez ezik, “egiten ari diren natur baliabideen suntsiketa sistematikoa” ere gaitzetsiko dute.
